Zer da hiria errotik?

Gure buruak berrasmatzeko prozesuan murgildu gara Sortun; gure praktika politikoa eta antolatzeko moduak berrasmatzeko beharra ikusi dugu eta prozesua helmugara eramateko determinazio osoa dugu. Horretarako, ezinbestekoa izango da gure ingurura adi begiratzea; izan ere, funtsezkoa da gure praktika politiko berritua bizi dugun testuinguruaren neurrira egitea, tokian toki eta gaur egunean.

Donostian bizi dugun testuingurua hiriarena da; ingurune urbanoetan ematen diren ezaugarriak ditu. Gaur egun hiriak kapitalismo globalaren erakusleihoak bihurtu dira; egitura ekonomikoaren birmoldaketak hirira ekarri ditu foku guztiak; espazio publikoen pribatizazioa ematen da eta herritarrak kontsumoan oinarritutako bizimodura bideratu; hiri-marka eraikitzeko estrategiak indarrean daude eta etengabe eragiten digute; turismoa jainkotzen da beste edozerren gainetik…

Gainera, patriarkatuak zapalkuntza-forma berezituak hartzen ditu hirian; zenbait talde eta zonalde prekarietate gune eta talde bihurtzen dira; kultur arteko harremanek ere ezaugarri bereziak dituzte, besteak beste, jatorri anitzeko jendeak topo eta talka egitearen ondorioz.

Guzti honek hainbat erronka ezartzen dizkigu begi-bistan. Borroka-moldeak errealitate sozial honi egokitu behar ditugu; erakunde publikoetan eragitea herri mugimendu sendoa jostearekin bateratzen asmatu behar dugu; hiriko erlazionatzeko eta komunikatzeko moduetara moldatu behar ditugu gure tresnak eta ohiturak; auzo-mailako komunitateak indartu behar ditugu, eta aldi berean hiri mailan estrategiak eta indarrak batzen jakin.

Azken finean, gure bizitzak sozialki, ekonomikoki, fisikoki eta kulturalki kontrolpean nahi dituzten indarren aurrean, gure buruen jabe izateko moduak bilatu behar ditugu; bizitza burujabea delako bizitza duin bakarra. Zapalkuntzak hirian hartzen dituen formak ezagutu, borrokatu, burujabetzak berreskuratu eta HIRIA ERROTIK aldatu nahi dugu.

Azken postak

Prozesuaren ezaugarritzea

HIRIA ERROTIK aldatu nahi dugu. Eta horretarako, gure burua berrasmatu beharra dugu. Horixe dugu prozesu honen helburua, Sorturen birfundazio prozesuaren baitan kokatzen duguna. Beraz, ez dira bi prozesu. Prozesu orokor baten itzulpena Donostiako errealitate eta beharretara baizik.Zentzu honetan, garrantzizkoa da prozesu hau era dinamiko eta mailakatuan ulertzea. Aldaketa sakonak denboran zehar ematen dira, eta beraz, … Irakurtzen jarraitu Prozesuaren ezaugarritzea

Urriak 26, Donostiako birfundazio prozesuaren aurkezpen solasaldia

  Sortu berrasmatzeko prozesuan murgildu gara eta, horretarako, ezinbestekoa da gure praktika politiko berritua bizi dugun testuinguruaren neurrira egitea, tokian toki eta gaur egunean. Donostian bizi dugun testuingurua hiriarena da. Gaur egun hiriak kapitalismo globalaren erakusleihoak bihurtu dira; espazio publikoen pribatizazioa ematen da eta herritarrak kontsumoan oinarritutako bizimodura bideratu; hiri-marka eraikitzeko estrategiak indarrean daude eta … Irakurtzen jarraitu Urriak 26, Donostiako birfundazio prozesuaren aurkezpen solasaldia

HIRIA ERROTIK aldatu nahi dugu

HIRIA ERROTIK aldatu nahi dugu. Eta horretarako, gure burua berrasmatu beharra dugu. Horixe dugu prozesu honen helburua, Sorturen birfundazio prozesuaren baitan kokatzen duguna. Beraz, ez dira bi prozesu. Prozesu orokor baten itzulpena Donostiako errealitate eta beharretara baizik.   Zentzu honetan, garrantzizkoa da prozesu hau era dinamiko eta mailakatuan ulertzea. Aldaketa sakonak denboran zehar ematen dira, … Irakurtzen jarraitu HIRIA ERROTIK aldatu nahi dugu

More Posts